Sutea izan da Azkoitiko Floreaga auzoko lursail batean

Urola Kostako Hitza 2017ko apirilaren 21a

Su hartu duen lursailaren irudia. (Maxixatzen.eus) Azkoitiko Floreaga auzoko lursail batek su hartu du gaur, ostirala, arratsaldeko aurreneko orduetan. Azpeitiko suhiltzaileak gerturatu dira kaltetutako lursailera, eta dagoeneko kontrolpean dute sutea. Suhiltzaileek  Maxixatzeni azaldu diotenez, lursailaren jabea belar batzuk erretzen hasi da, eta suaren kontrolak ihes egin dio.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide