XXV. Bertsopaper lehiaketako saridunak
Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe XXVI. Bertsopaper Lehiaketara lanak aurkezteko epea ireki dute, maiatzaren 17ra artekoa da. Azkoitiko Indarlan eta Udaberri guraso elkarteek antolatutako lehiaketan DBHko ikasleek parte hartu dezakete, bi multzotan banatuta: A multzoa, DBHko 1. eta 2. mailakoak eta B, 3. eta 4. mailakoak.
Gutxienez lau bertso eta gehienez sei egin beharko dituzte parte hartzaileek, nahi duten gaiarekin eta neurrian. Parte hartzaile bakoitzak bi bertso sorta aurkez ditzake. Maiatzaren 17a da lanak jasotzeko azken eguna, eta bertso sortak posta arruntez (Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe, XXVI. Bertsopaper Lehiaketa. Juin 4, 20720 Azkoitia) edo posta elektronikoz (
xabiermunibebertsoak@gmail.com) bidal daitezke.
Sariak
Bi multzoetan banatuko dituzte sariak, eta partaide bakoitzak sari bakarra jaso dezake. Saririk ez da hutsik geldituko.
- saria: 125 euro eta Ikastolaren oroigarria
- saria: 100 euro eta Ikastolaren oroigarria
- saria: 75 euro eta Ikastolaren oroigarria
- saria: 50 euro eta Ikastolaren oroigarria
Azkoitiko onenari: 100 euro eta Ikastolaren oroigarria
Epaimahaia guraso elkarteetako kideek, bi bertsolarik eta irakasle batek osatuko dute. Sarituen berri komunikabideen bitartez maiatzaren 26an emango dute, eta maiatzaren 31ko bertso jaialdian izango da sari banaketa, 12:00etan, Baztartxon.