Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Xabi Arrieta, Tomas Lizarazu, Jontxu Ape, Jon Andreu, Joxean Elorza eta Anari musikariek parte hartu dute kantaren grabaketan, eta abestiaren letra Eneritz Artetxe eta Silvia Etxaniz bertsolariek sortu dute.
https://www.youtube.com/watch?v=C4ZP-yCQjxM
Maiatzaren 7an erabakitzeko eskubidea praktikan jartzeko herri galdeketa egingo dute Azkoitian, eta kontsulta prestatzen ari den Urrats taldeak gaur jarri du entzungai galdeketaren aldeko Erabakia abestia. Xabi Arrieta, Tomas Lizarazu, Jontxu Ape, Jon Andreu, Joxean Elorza eta Anari musikariek parte hartu dute kantaren grabaketan, eta abestiaren letra Eneritz Artetxe eta Silvia Etxaniz bertsolariek sortu dute.
Maiatzaren 7an 9.435 azkoitiarrek honako galdera honi erantzuteko parada izango dute: 'Nahi al duzu izan euskal estatu burujabe bateko herritarra?'.