Azkoitri Triatloi Klubak jakinarazi duenez, ekainaren 3an jokatuko dira XVIII. Azkoitiko Duatloia eta IV. Duatloi Herrikoia. Apirilaren 9an ziren probak egitekoak, baina Trafiko Zuzendaritzaren baimenaren faltan, proba bertan behera uztea erabaki zuten martxoaren 27an.
Dagoeneko ezarri dute data berria, eta Duatloi Herrikoia 15:00etan hasiko da. Federatuta ez dauden kirolarientzat proba izango da eta bi kilometro korrika, zortzi kilometro bizikletan eta kilometro bat korrika egin beharko dituzte. Federatuentzat proba, Azkoitiko Duatloia, 17:00etan hasiko da, eta parte hartzaileek bost kilometro lasterka, 20 kilometro bizikletan eta 2,5 kilometro korrika egin beharko dituzte. Bi probak data desberdinetan egin izan dituzte orain arte, baina, aurten,
Azkoitri Triatloi Klubaren 25. urteurrena dela eta, egun berean egingo dituzte.
Oraindik ez dute zehaztu bi probetarako izen-emate epea noiz zabalduko duten.