Aurrera doaz Matadeiko Bebarruko Jardunek

Urola Kostako Hitza 2017ko apirilaren 10a

Atzo kontzertua eskaini zuen Muskulo taldeak. Datozen asteetan zine emanaldiak eta kontzertuak izango dira. Maiatzaren 3an bukatuko dira Bebarruko Jardunek.

Muskulo taldea atzo Matadeixen eskaini zuen kontzertuan. (Juan Luis Romatet) Muskulo taldeak kontzertua eskaini zuen atzo, igandea, Azkoitiko Matadeixen. Joan den martxoaren 22an hasi ziren Bebarruko Jardunen barruan izan zen emanaldia. Oraindik ez dira bukatuko Matadero Ekintzak taldeak antolatzen dituen jardunaldiak; izan ere, hilaren 22an eta 27an kontzertu bana izango dira, eta zine zikloaren barruan hiru emanaldi izango dira. Zine zikloa: Apirilak 19. Mapplethorpe: Look at the picture. Apirilak 26. The Salt of The Earth. Maiatzak 3. The Forgotten Space. Kontzertuak: Apirilak 22. Cesped de Verdad eta Los Cosmeticos, 22:30ean. Apirilak 27. Daniel Ardura eta Ibon Rg, 21:30ean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide