Xabi Arrieta: "Entzule orok entzuteko moduko abestia sortu dugu"

Urola Kostako Hitza 2017ko apirilaren 10a

Herriko hainbat musikarik sortutako 'Erabaki' abestia bi egun barru izango dela entzungai jakinarazi du maiatzaren 7ko Azkoitiko herri galdeketa antolatzen ari den Urrats elkarteak.

Urratsen kanta egin duten kideak Gaztain estudioan. (Maxixatzen.eus) Herriko hainbat musikarik sortutako Erabaki abestia bi egun barru izango dela entzungai jakinarazi du maiatzaren 7ko Azkoitiko herri galdeketa antolatzen ari den Urrats elkarteak. Zestoako Gaztain estudioan grabatu dute, eta jada prest dago. Urrats taldearen aldarrikapenarekin bat egin eta erabakitzeko eskubidearen aldeko abestia sortu dute herriko hainbat musikarik, hala nola Xabi Arrietak, Tomas Lizarazuk, Jontxu Apek, Jon Andreuk, Joxean Elorzak, Anarik... Letra, berriz, Eneritz Artetxe eta Silvia Etxaniz bertsolariek sortu dute. Abestia lehen aldiz maiatzaren 7an, herri galdeketaren egunean, joko dute jendaurrean. Xabi Arrieta kantuaren sortzaileetakoa da, eta harekin hitz egin du Urratsek. Nolako abestia da?
Sortu dugun abestia pop-rockeroa da, esanahi handia duen letrarekin eta errepika itsaskorrarekin. Zenbat lagunek hartu duzue parte? Sei pertsonak hartu dugu parte: Jontxu Ape (baxua), Tomas Lizarazu (gitarra), Jon Andreu, Anari eta Elortxa (ahotsak) eta Xabi Arrieta (bateria). Sortze prozesua nola joan da? Tomas, Jontxu eta hirurok sortu dugu musika. Hirurok talde berdinean jotzen dugula kontuan izanda, erraza egin zaigu abestia sortzea. Ostegun batean lokalean geratu eta Jontxuk atera zuen melodia batetik abiatu ginen, eta entsegu batean sortu genuen abestiaren musika. Hurrengo entsegura Andreu etorri zen eta ahotsaren melodia finkatu genuen. Azkenik, letra sartu genion musikari. Elkarrizketa osorik, Maxixatzen.eus-en irakur daiteke. https://www.youtube.com/watch?time_continue=28&v=ivjaEr6NMjA

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide