Atzo egin zuten Erramu Eguna Azkoitian. (Maxixatzen.eus)
Urtero gisan, Erramu Eguna ospatu zuten atzo, apirilak 9, Azkoitian. Goizean, erramuak bedeinkatu zituzten plazan, eta herritar ugari hurbildu zen bertara. Ondoren, dozenaka lagun elizara joan ziren prozesioan, eta meza nagusiarekin eman zioten amaiera Erramu Eguneko ospakizunari.
Argazki gehiago ikusgai,
Maxixatzen.eus webgunean.