Azkoitiko herri galdeketako boluntario eta laguntzaileak. (Urrats)
Maiatzaren 7an egingo dituzten herri galdeketan antolakuntzan aritzeko lanak banatu zituen atzo Azkoitiko Urrats taldeak, zozketa bidez. Guztira 70 herritar baino gehiagok eman dute izena, eta horiek askotariko lanak egingo dituzte herri galdeketaren egunean; batzuk mahaikide izango dira, eta hauteslekuetan bestelako lanak egingo dituzte besteek: informatikari, komunikazio, begirale... lanak. Zereginak banatuta, boluntario bakoitzarekin jarriko dira orain harremanetan, egin beharreko guztia azaltzeko asmoz.
Martxoaren 29an egin zuten bilera boluntarioekin, Elkargunean. Prozesuaren nondik norakoak azaltzeaz gain, egin beharreko lanak zeintzuk diren azaldu zituzten.