"Jokin, atera heuk sakea"

Urola Kostako Hitza 2017ko apirilaren 7a

"Gogoan izango ez dugu, ba!". 1998ko otsailaren 21eko argazki bati begira daude Mikel Unanue (Donostia, 1968) eta Jokin Errasti (Azkoitia, 1966). "Hau da hau! Gazteago geunden orduan, Jokin…". Barru-barrutik atera zaio hausnarketa Unanueri. "Oroitzapen politak dauzkat", hasi da Errasti. "Baina urruti gelditu da jada partida hura", lagundu dio donostiarrak. Jokin Etxaniz eta Aitor Elkoro 22-21 mendean hartuta —haiek ere gipuzkoarrak—, Unanuek eta Errastik osatutako bikotea da Binakako Txapelketa irabazi duen Gipuzkoako azken bikoa; 2000n galdu egin zuten, Titin III.a eta Lasa III.aren aurka, 22-19. Ondoren, Juantxo Koka txapeldun izan zen 2003an, Ruben Belokirekin bikotea osatuz; eta Oier Mendizabal ere bai, 2008an, Aimar Olaizola aurreko koadroetan zuela —atzelariak ordezko gisa ekin zion txapelketari—. Baina Unanue eta Errastirena da txapela jantzi duen azken bikote gipuzkoarra. 19 urteko lehortea errotik eteteko aukera polita daukate etzi Irribarriak eta Rezustak, nagusi izan baitira txapelketa guztian. Oinatz Bengoetxea eta Mikel Larunbe izango dituzte parean, Bilboko Bizkaia pilotalekuan. Jarraitu albistea iraurtzen Gipuzkoako Hitzaren webgunean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide