Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Joan zen larunbatean, apirilaren 1ean, Alai Batzak Kantaldi Jaialdia egin zuen Azkoitiko Baztartxo antzokian. 130 lagunek eskaini zuten emanaldia, eta haien abestiak eta dantzak ikustera joan zirenek bete egin zuten aretoa.
Hamar abesti eta zazpi koreografia eskaini zituzten gazteek, eta ikusleen botoen bidez honakoek jaso zituzten sariak: kantuan, Titanium (Lara eta Mirari, DBH1), Wannabe (Sara eta Libe, DBH1) eta You are the one that I want (Maria, Naroa eta Andrea, DBH2) abestiek jaso zuten babes gehien; dantzan, berriz, Trumpet (DBH2ko neskak), Gyal you a party animal (DBH1eko neskak) eta Cheap treals (LH4ko neskak) izan ziren garaile.
Partaide guztiek jaso zuten gozoki kaxa txiki bat, eta Alai Batzak aurrerantzean ere kaxa horiek salduko ditu, salestarrek Sirian dituzten gazteen aldeko proiektuak laguntzeko.
Hemen emanaldiko argazkiak: