Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Joaquin Azpiazu Narbaiza Botikario Anaitasunako presidente ohia hil zen hilaren 20an, eta haren alde minutu bateko isilunea egingo dute larunbatean. 17:00etan, Ohorezko Jubenil mailako partida hasi aurretik egingo dute isilunea, Azkoitiko Txerloia futbol zelaian.
Anaitasunaren fundatzailetako baten semea zen Azpiazu, eta elkarteko presidentea izan zen 1952 eta 1953. urteetan. Anaitasunak adierazi duenez, klubaren historiako "pasarterik goxoenetakoa" zuzendu izan zuen Azpiazuk. Izan ere, denboraldi horretan Erregional mailako txapeldun gelditu zen Anaitasuna, eta Hirugarren Mailara igo zen.