Idi eta zaldi apustuak jokatu dituzte asteburuan Azkoitian

Urola Kostako Hitza 2017ko martxoaren 27a

Txibilter, larunbateko apustuan. (Ibon Errazu) Azkoitiko Gurea pilotalekuan bi apustu egin dituzte asteburuan. Larunbat gauean, Zumaiako Talaia jatetxeko Etxetxok eta Azkoitiko Txibilterrek zaldi proba egin zuten Kintopeko zaldiekin, eta  azkoitiarrak irabazi zituen jokoan zeuden 3.000 euroak. 78 plaza, hiru zinta eta 3,94 metro egin zituen Txibilterrek, eta Etxetxok, berriz, 65 plaza justu egin zituen.
Igande arratsaldean, berriz, idi apustua egin zuten Muruetako Kamiñoko jatetxeak eta Gotzon Plaza mungiarrak. Lehia justua izan zen bien artean, baina azkenean Gotzon Plaza gailendu zen. Lehendabizi Kamiñoko plazaratu zen, eta 54 plaza eta hiru metro egin zituen. Plazaren idi pareek ere 54 plaza eta hiru metro egin zuten, baina "justu-justu" ondu zuen aurrekoaren lana. Plazak 6.000 euro poltsikoratu zituen.
(Argazkiak: Ibon Errazu)
 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide