Azkoitiko umeen daborradako entseguak hasiko dituzte astelehenean

Urola Kostako Hitza 2017ko martxoaren 24a

Haurren danborrada Azkoitian (Nerea Uranga). Azkoitiko Umore Ona Elkarteak, udalaren, herritarren eta ikastetxeen laguntzarekin antolatzen duen Umeen Danborradako apirilaren 22an izango da, eta hura prestatzeko entseguak astelehenean hasiko dira. Astelehenetan, asteazkenean eta ostegunean elkartuko dira Gurea pilotalekuan, 19:00etatik 20:00etara bitartean, eta lehenengo entseguan egingo dute kantineren zozketa. Antolatzaileek jakinarazi dute entseguan parte hartzeko norberak eraman behar duela danborra lotzeko gerrikoa. Apirilaren 22an dira egitekoak umeen danborrada, baina "oso eguraldi txarra" eginez gero, igandera atzeratuko dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide