Hogeita hamargarren urtez, Xabier Sagarzazu futbolari zenaren omenezko txapelketa antolatu dute Azkoitiko Floreaga ikastetxeak eta hango guraso elkarteak. Igandean izango dira partidak, 09:00etatik aurrera, eta finalak 12:15ean jokatuko dituzte. Ondoren, sari banaketa egingo dute. Azkoitiko eta Azpeitiko hamabi urteko neska-mutilek hartuko dute parte, Floreaga ikastetxean.
Ikastetxeak jakinarazi duenez, aurtengo txapelketa azkena izango da. Adierazi dute eskolaz kanpoko kirol arloan hartu duten bidea "lehiarik gabekoa" dela; beraz, haien iritziz, txapelketak antolatzea ez da "koherentea". "Presio gehigarria eragiten die halako txapelketek", esan dute.
Beheko kartelean ikus daiteke partiden ordutegi zehatza:
Txapelketako kartela. (Hitza)