Zabaldu dute Azkarate mendatea

Urola Kostako Hitza 2017ko martxoaren 14a

Atzo arratsaldean Azkoitia eta Elgoibar arteko Azkarate mendatean izan zen istripu larriaren ondorioz, itxi egin zuten errepidea, bi noranzkoetan. Ia hamar orduz itxita egon ondoren, 03:00etatik zabalik da berriz errepidea, Trafiko Zuzendaritzak jakinarazi duenez. Elgoibar aldera zihoan kamioi batek guraizearena egin, eta lau auto jo zituen atzo 17:45ean GI-2634 errepidean. Hiru lagun hil ziren ezbeharrean, eta beste bost pertsona zauritu ziren. Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari da, baina, oraingoz, bi hipotesi daude: horietako bat da kamioaiak guraizearena egin eta gero autoak jotzea; eta, bestea, autoek istripua izan eta hura saihesten hastean, kamioiak guraizearena egitea.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide