Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Azkoitiko Sidenor enpresako labeak su hartu du goizeandean. SOS Deiak-ek jakinarazi duenez, suteak "kalte txikiak" eragin ditu lantegiko sabaian, eta ez da zauriturik izan. Goizaldeko 03:30ean piztu da sua labean, eta enpresako langileek 03:50erako itzaltzea lortu dute.