'Izer Etxetxo'-k egin ditu plaza gehiena. (Maxixatzen.eus)
VIII. Joxe Astarbe Sariko asto probak jokatu zituzten atzo arratsaldean Baztarrikaldeko jaietan, eta hiru lehiakide azkoitiarrek hartu zuten parte. Azkenean, Izer Etxetxo izan zen irabazlea, bigarren sailkatuari hamabi plazaren aldea aterata.
Honako ordena honetan atera ziren lehiara: lehendabizi Koategi, gero Izer Etxetxo eta azkenik, Txibilter. Azkenean, Izer Etxetxok lortu zituen irabazleari zegozkion manta, diru-saria eta txapela 69 plaza, hiru zinta eta lau metro eginda. Txibilter sailkatu zen bigarren postuan, 57 plaza justuak eginda, eta Koategi hirugarren, 42 plazarekin.
Ikusi asto probetako argazki gehiago Maxixatzen.eus atarian.