Gaur arratsaldean zaldi proba jokatu dute Baztarrikaldean. (Julene Frantzesena)
Azkoitiko Baztarrikalde kalean festak ospatzen ari dira, atzo hasita. Mus Txapelketa jokatu zuten atzo Orion elkartean. Gaur arratsaldean, berriz, umeentzako jolasak eta txokolatada izan dira Oteizaren frontoietan, eta hainbat haur ibili dira jolasean. Isidro Erretegia Zaldi Proba izan da ondoren, 18:00etan hasita. Itziarko Etxeberri, Laukizeko Garagartza eta Aulestiko Ubillots baserrietako zaldiak aritu dira lehian. Dozenaka lagun izan dira proba ikusten.
Oraindik ez dira festak bukatu; izan ere, bihar eguerdian izango du jarraipena festetako egitarauak. 12:00etan umeentzako zezen txikiak eta poniak izango dira, eta 17:30ean hasiko da VIII. Joxe Astarbe Asto Proba Saria. Azkoitiko Izer Etxetxo, Koatei eta Txibilter baserrietako astoek jokatuko dute.
Hona hemen gaur arratsaldeko argazki bilduma:
[flickr_set id="72157677600498003"]