Jon Zubiaurrek Panda Raid lasterketan hartuko du parte, bigarrenez

Urola Kostako Hitza 2017ko martxoaren 2a

Jon Zubiaurre 'Apitte' bere Panda autoarekin, iaz. (Ana Abarisketa) Jon Zubiaurre Apitte azkoitiarrak bigarren urtez hartuko du parte Panda Raid lasterketan. Aurten ere Joseba Berasategi zegamako lehengusuarekin batera hartuko du parte proban, eta kopilotu lanetan arituko da. Larunbatean hasiko da lasterketa, eta martxoaren 11ra bitartean Marokoko basamortua zeharkatuko dute  4×4 Fiat Panda autoarekin. Panda Raid lasterketa solidarioa da, eta bildutako diruaren zati bat herrialde horretan eskola bioklimatikoa eraikitzeko erabiliko dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide