Epilepsiari buruzko hitzaldia izango da gaur, Elkargunean

Urola Kostako Hitza 2017ko martxoaren 2a

Gipuzkoako Epilepsia Elkarteak antolatuta, Epilepsiarekin elkarbizitzen hitzaldia emango du Mireia Centeno psikologo zumaiarrak gaur. Azkoitiko Elkarguneko Oteiza aretoan izango da solasaldia, 18:00etan hasita. Saioan, lehenik, elkartearen inguruko informazio pixka bat emango dute. Horren ostean, hitzaldia izango da, eta, ondoren, mahai borobil bat egingo dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide