Bost azpeitiarrek hartuko dute parte erremonteko VII. Sagardoaren Txapelketan

Urola Kostako Hitza 2017ko martxoaren 1a

Otaegi-Ion bikote azpeitiarrak jokatuko du txapelketako lehen partida, bihar, Ezkurra-Zubiri bikotearen aurka.

VII.Sagardoaren Txapelketan parte hartuko duten erremontistak, gaurko aurkezpenean (Oriamendi)

VII. Sagardoaren Txapelketaren aurkezpena egin dute gaur, Galarretan. Bihar emango zaio hasiera erremonte txapelketari, eta launa jokalarik osatutako bi taldetan banatuko diren zortzi bikotek hartuko dute parte. Bikote bakoitzeko sagardotegi bat aurkeztuko dute. Honako hauek dira parte hartuko duten sagardotegiak: Petritegi, Larre-Gain, Gurutzeta, Oialume Zar, Bereziartua, Altzueta, Gaztañaga eta Setien.

Txapelketa jokatuko duten aurtengo bikoteak, berriz, honako hauek dira: Otaegi-Ion, Urriza-Azpiroz, Etxeberria IV-Etxeberria III, Ezkurra II-Barrenetxea IV, Zeberio II-Agirrezabala, Ezkurra-Aizpuru III, Uterga-Larrañaga eta Ansa II-Endika. Horietako bost azpeitiarrak dira: Otaegi eta Ion bikotea, Etxeberria VI, Agirrezabala eta Aizpuru III.

Beste urte batez, gaur egungo "erremontari onenek" hartuko dutela parte adierazi dute antolatzaileek. A eta B taldeetan daude banatuta bikoteak, eta ligaxka jokatuko dute. Kanporaketa fasera bikote guztiak aurkeztuko dira. Talde bakoitzeko irabazleak finalaurrekoetara sailkatuko dira; bigarren gelditzen direnak lau final-laurdenetara eta finalera; eta hirugarren eta laugarren gelditzen direnak, berriz, final-zortzirenetara. 

VII. Sagardoaren Txapelketa bihar hasiko da, eta Otaegi-Ion azpeitiar bikoteak jokatuko du lehen partida, Ezkurra eta Zubiri bikotearen aurka. Finalaurdeko finala apirilaren 29an jokatuko dutela jakinarazi dute antolatzaileek, eta ligaxkak "urtero izaten duen formatu berdina" izango duela.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide