Argazki galeria: Giro ederrean ospatu dituzte Azkoitian inauteriak

Urola Kostako Hitza 2017ko otsailaren 26a

Atzo, larunbata, gogotik ospatu zituzten inauterian Azkoitian. Hamaika pertsonaia eta motatako mozorroak ikusi ahal izan ziren han hemenka, eta giro ederra nagusitu zen iluntzetik aurrera. Ohi bezala, inauterietako sari banaketa egin zuten, eta honakoek irabazi zuten: Amish taldeak, Soltar, la máquina que predice el futuro eta Ibai Ondo tabernak. 24 parte hartzaile lehiatu dira aurtengo lehiaketan; zazpi taberna, bederatzi banakakoak edo talde txiki eta zortzi talde handi. Talde txikiei dagokienez, Handikoaldekuk bigarren geratu ziren, eta hirugarren postua lortu zuen Scarf lehoiak. Talde handietan, berriz, berdinketa izan zen hirugarren sariari zegokionez: Haur parkeak eta Rocieras taldeak hirugarren saria banatu zuten, eta bigarren saria jaso zuen Olinpiadetako urrezko garaikurra taldeak. Ikusi hemen atzoko argazki guztiak: [flickr_set id="72157677319537643"]  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide