Azkoitri Triatloi Kluba, gaur, Oteiza frontoietan. (Maxixatzen)
Azkoitri Triatloi Klubak 2017/2018 denboraldiko taldeko argazkia atera du gaur goizean, Azkoitiko Oteiza pilotalekuetan. Jakinarazi dutenez, klubeko 40 lagun inguruk hartuko dute parte denboraldian zehar, eta aurten honako bederatzi pertsona batu dira taldera: Aitor Andreu eta Manex Larrañaga azkoitiarrak; Aitor Azpiazu, Iban Amenabar, Julen Lopetegi, Joxe Circujano, Ander Ostolaza eta Iban Pineda azpeitiarrak, eta Iñaki Gabilondo elgoibartarra. Azkoitiko, Azpeitiko, Errezilgo, Zestoako, Albisturko, Elgoibarko eta Bergarako kideek osatzen dute taldea.
Azkoitri Triatloi Klubak mende laurdena bete du aurten, eta urteurrenaren harira, hainbat berrikuntza izango da klubak antolatzen dituen Azkoitiko Duatloian eta Azkoitiko Duatloi Herrikoian; izan ere, bi lasterketak egun berean —apirilaren 9— izango dira aurten.