Badatoz inauteriak, eta hori dela-eta Azkoitiko Udala hiru barraka muntatzen ari da Trenbidearen Zumardian. Bihartik aurrera egongo dira martxan, eta barraka bakoitzeko bidaia 1,60an egongo da, astelehenean izan ezik. Izan ere, umeen eguna izango da eta egun horretan txartel bakoitzak euro bat balioko du.