David Fernandez eta Angel Oiarbide erabakitzeko eskubideaz arituko dira martxoaren 10ean, Azkoitian

Urola Kostako Hitza 2017ko ots. 23a, 15:58

'Katalunia eta Euskal Herria, erabakiaren bidean' saioa Azkoitiko Elkargunean izango da, 19:00etan, eta Irene Elorza kazetari azkoitiarrak aurkeztuko du.

(Maxixatzen.eus) David Fernandez CUPeko kideak eta kazetariak eta Angel Oiarbide Gure Esku Dago herri mugimenduko bozeramaileak hitzaldia eskainiko dute martxoaren 10ean, Elkargunean. 'Katalunia eta Euskal Herria, erabakiaren bidean' izenburupean, erabakitzeko eskubideaz arituko dira Fernandez eta Oiarbide. Urrats taldeak antolatu du solasaldia. 19:00etan hasiko da eta Irene Elorza kazetari azkoitiarrak aurkeztuko du.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide