Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Azkoitian hondakinak biltzeko zintzilikarioak kendu eta berriz bost edukiontzien sistemara itzuli direla eta, Azkoitiko PSE-EEk bere "poza" azaldu du. Ohar bidez adierazi dute "azkenean arrazionaltasuna, zentzua eta zuhurtasuna" nagusitu direla. Izan ere, horien arabera "sistema mistoa herritarren gaitzespenaren gainetik" ezarri zuten aurreko agintaldian.
Hondakinen gaikako bilketa hobetzeko lan egiten jarraitu dezaten animatu dituzte herritarrak, eta udalari dei egin die herritarren kontzientziazioan "sakondu" dezan.