Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Kike Tormenta musikari madrildarraren kontzertua ikusteko aukera izango da gaur, Azkoitiko Zakela Kultur Elkartean. Noche de Gatos bere hurrengo diskoa crowdfunding bidez finantziatzeko egiten ari den biraren barruan eskainiko du kontzertua, 21:30ean.
Todo o nada gaitzizenaren bidez, 2006an egin zen ezagun Tormenta, Despierto de Repente diskoarekin. Ordutik 200 kontzertu baino gehiago eskaini ditu Tormentak.