Donostiako Lilatoira joateko autobusa jarriko du Azkoitiko Udalak

Urola Kostako Hitza 2017ko otsailaren 16a

Donostiako 38.Lilatoian parte hartu nahi duten emakumeentzat autobusa jarriko du Azkoitiko Udalak, duela urtebete moduan. Lasterketa matxoaren 5ean da, 10:00etan, eta autobusa 8:15ean aterako da liburutegi aurretik. Autobusean joan nahi duenak Elkargunean eman beharko du izena. Zerbitzua doakoa da, baina joateko soilik izango da; izan ere, itzultzeko ez dute autobusik jarriko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide