'Aquí va a venir un cataclismo' antzezlana ikusi ahal izango da Matadeixen

Urola Kostako Hitza 2017ko otsailaren 16a

Matadeiko VIII. Antzerki Jardunaldiak aurrera doaz, eta igandean, otsailaren 19an, beste emanaldi bat ikusteko aukera izango da. J.B. Pedradasek Aquí va a venir un cataclismo bakarrizketa eskainiko du, 19:00etan hasita. J.B Pedradasen trilogiaren azken atala da igandean eskainiko duena; oraingoan Montse Miguelez Espe Pinosa psikiatraren azalean jarriko da J.B Pedradas, lehen bi lanetan —Pepinos podridos en el frigo eta No estoy para nadie— Esperanza Pinos etxekoandrearen eta Jose Javier poliziaren azalean jarri ondoren. Aurretik Matadeixen izandakoa da J.B Pedradas,  trilogiko lehen bi obra horiek taularatzen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide