Ibarmian hildako langilearen heriotza salatzeko elkarretaratzea egingo dute bihar

Urola Kostako Hitza 2017ko otsailaren 13a

Azkoitiko Ibarmia enpresan istripuz hildako langilearen heriotza salatzeko elkarretaratzea deitu dute biharko ELA, LAB, ESK, Steilas, EHNE eta HIRU sindikatuek. Adegi Gipuzkoako patronalak duen egoitza aurrean elkartuko dira, 12:00etan, Lan istripu gehiagorik ez. Prekarietatea hiltzailea lelopean. Joan zen ostiralean hil zen 35 urteko langile mutrikuarra. Elgoibarko Betelu enpresako langilea zen izatez, eta lau metroko altueratik erori zen langilea astelehenean. "Oso larri" zegoen orduz geroztik. Hain zuzen, azpikontratazioak dakarren prekarizazioarekin lotu du LABek heriotza, eta istripua gertatu zen egunean diputazioak Ibarmia enpresa eredutzat jarri izana salatu du. Izan ere, Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusiak eta Ainhoa Aizpuru Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako diputatuak Gipuzkoa 4.0 Fabrikazio Aurreratuko Sarea aurkeztu zuten goiz hartan Ibarmian.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide