Kids&Us-ek ekitaldia antolatu du Azkoitian, otsailaren 11rako

Urola Kostako Hitza 2017ko otsailaren 9a

Kids&Us Azpeitiak hiru eta zazpi urte bitarteko umeei zuzendutako ekitaldia antolatu du Azkoitiko Udalaren laguntzarekin. Otsailaren 11n izango da emanaldia, 17:00etan, Elkargunean. Kia eta bere ukelelearen emanaldiarekin hasiko da saioa, eta ingelesezko abestiak eta dantzak eskainiko dituzte. Ondoren, zozketak egingo dituzte, eta emanaldia amaitzeko Gina Ginger & Charlie Chives ipuina antzeztuko dute ingelesez. "Gina Ginger Charlie bizilagunarekin maiteminduta dago sekretuan, baina beti haserre dabiltza eta txantxa astunak egiten dizkiete batak besteari. Nola adiskidetu daitezke berriro?". Hori da antzezlanaren argumentua, antolatzaileek adierazi dutenez. Sarrera doakoa izango da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide