Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Azkoitiko AEK-k San Blas opilak egiten ikasteko tailerra antolau du, Mintzalagun egitasmoaren barruan. Hala, Mintzalaguneko eta AEK-ko ikasleek hartu dezakete parte bertan, euskaraz praktikatzeko tarte bat izan dezaten. Ostiralean, otsailaren 9an, egingo dute saioa, 15:15ean, Elkarguneko sukaldean. Izen ematea doakoa da, eta horretarako 943-15 10 89 edo 943-85 71 75 telefonoetara deitu daiteke.