Joseba Beristainek parte hartu duen '
Teresa eta Galtzagorri’ filma esku hutsik itzuli da Goya sarietatik. Haurrentzako filmari musika jarri dio azkoitiarrak, eta animaziozko film onenaren sailean hautagaietako bat izan da Espainiako zinema
sarietan. Espainiako Zinema Akademiak larunbatean banatu zituen sariak, eta azkenean
Psiconautas filmak jaso zuen golardoa.