(AEK)
Hilaren 26an ardo dastaketa egin zuten mintzalaguneko eta AEK-ko ikasle zein irakasleek. Mikel Salbador "Satzo" hernaniarrak ardoari buruzko hainbat kontu erakutsi zizkien; besteak beste, koloreak eta horien garrantzia, zaporea eta kolore bakoitzaren esanahia.
Parte hartu zutenek positiboki baloratu dute ekitaldia, eta "arratsalde interesgarria" izan zela azaldu dute.