2016an jaiotako haurren aurkezpena eta bedeinkapena egingo dute igande honetan, Azkoitiko parrokian

Urola Kostako Hitza 2017ko urtarrilaren 31

Azkoitiko parrokia
(Hitza) Datorren igandean, otsailak 5, joan den urtean jaiotako haurren aurkezpena eta bedeinkapena egingo dute Azkoitiko parrokian. 11:00etan izango da, meza nagusiarekin batera. Andre Mariaren irudiarekin prozesioa ere egingo dute, parrokiko koruak Irten ezazu abesten duen bitartean. Bestalde, Caritasek janariak banatzeko duen zerbitzurako boluntarioak behar ditu. Animatzen denak Felix Azurmendi erretorearengana jo dezake.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide