Sinadura bilketa egingo du Urrats taldeak, Txerloian

Urola Kostako Hitza 2017ko urtarrilaren 31

2016ko azaroaren 19tik 1600 sinadura bildu ditu Urrats taldeak. Gehiago bildu asmoz, datorren larunbatean mahaia jarriko du Txerloiako sarreran, 16:30etik aurrera.

Maiatzaren 7an erabakitze eskubidearen inguruan herri galdeketa egingo dute Azkoitian, eta hori egin ahal izateko Urrats taldea sinadurak batzen ari da. 2016ko azaroren 19tik 1600 sinadura bildu dituzte, eta, gehiago bildu asmoz, larunbat honetan mahai bat jarriko dute Azkoitiko Txerloia futbol zelaian. Anaitasunaren eta Ostadarren aldeko neurketa izango da larunbatean, eta Anaitasuna futbol taldeak zale zein jarraitzaileak herri galdeketaren alde sinadura eman dezaten animatu nahi ditu. Mahaia 16:30etik partida neurketa amaitu arte egongo da Txerloiako sarreran.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide