Alai Batza aisialdi elkarteak 30 urte bete ditu, eta, urtemuga ospatzeko, hainbat ekitaldi egin dituzte gaur egun osoan zahar. Makarroi jana egin dute eguerdian, eta arratsaldean puzgarriak, tailerrak eta jolasak izan dira plazan. Txokolate beroa ere banatu dute, eta gustura dastatu dute herritarrek. Plaza jendez leporaino bete da, eta primeran pasatu dute umeek zein gaztetxoek.
19:00etan, berriz, udalak aisialdi taldeari omenaldia egin dio. Lehenik, idatzi bat irakurri dute Alai Batzako kideek, eta, jarraian, Julene Iturbe bertsolariak hiru bertso abestu ditu. Javier Zubizarreta alkateak hartu du hitza segidan, eta elkarteari urte horietan guztietan egindako lana eskertu dio. "Laguntasunak" duen balioa azpimarratu du, Alai Batzaren meriturik handiena lagunarteko giroa sustatzea dela nabarmenduz. Ekitaldia amaitzeko, puxikak bota dituzte hainbat gaztetxok airera.
Hona hemen arratsaldeko irudi batzuk:
[flickr_set id="72157675995191034"]