Javier Zubizarreta, Antonio Oteiza eta Ana Azkoitia. (Argazkia: Azkoitiko Udala)
Madrilgo Fitur Nazioarteko Turismo Azokan bildu dira udal ordezkariak Antonio Oteizarekin. Azkoitiko Udalak azaldu duenez, "estatu mailan arte sakratuak duen eskulturgilerik gorenetakoa da Oteiza", eta horregatik eman nahi dio fundazioari eta bere obrari bultzada.
Oteizaren obrak Intsausti Jauregian daude gaur egun, eta udalak Aste Santuetan eta udan antolatzen dituen bisita gidatuetan irekintzen da erakusketa. Udalaren asmoa erakusketa indartzea da, eta bilduma ezagutzera emateaz gain, Oteizaren irudia zein Antonio Oteiza Fundazioa ezagutzera ematea.