ELAk eta Erlo Group SL enpresak hitzarmena adostu dute

Urola Kostako Hitza 2017ko urt. 25a, 16:35

Bi urteko hitzarmena da, eta urte hauetan egin diren erreformak enpresatik at geldituko dira.

Urtebeteko negoziazioaren ostean, ELAk eta Azkoitiko Erlo Group SL enpresak hitzarmena adostu dute. ELA sindikatuaren arabera, "beste behin argi geldituĀ da enpresa txikietan erreforma enpresatik kanpo uztea posible dela". Behin hitzarmena adostuta, urte hauetan egin diren erreformak enpresatik at gelditu dira. Bi urteko hitzarmena da erdietsi dutena, baina 2017an aplikatuko da. Izan ere, 2016rako eta 2017rako zen hitzarmena, eta orain lortu dute akoridoa. Honako eduki hauek jaso dituzte akordioan:
  • 60 euroko igoera hileko soldatan.
  • Lan istripuengatik edo gaixotasun profesionalengandik ematen diren bajak %100 kobratzea (orain arte %75 kobratzen zuten).
  • Hitzarmena eteten ez duen klausula.
  • Mutualitateak ez kudeatzea gaixotasun arrunteko bajak.
  • Hitzarmenaren ultraaktibitatea. Enpresak hitzarmen hau aplikatu beharko du besterik sinatu ezean.
ELAk balorazio oso ona egin du lortutako hitzarmenaz, eta Rajoyren erreforma ez ezartzeko lorpenean enpresaren tamainak ez duela garrantzirik adierazi du. Sindikatukoen hitzetan, "langileen kontzientziazio, antolakuntza eta borrokari esker soilik lortu daitezke hitzamen duinak".

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide