Azkoitiko Zubiaurre Igeri Elkarteak 25 urte bete ditu aurten, eta horren harira urtean zehar hainbat ekitaldi antolatuko dituztela aurreratu dute. Lehendabiziko ekimena elkarteko logo berria sortzea izango da, eta horretarako irudi lehiaketa antolatu dute.
Elkartearen balioekin bat datorren irudia sortu nahi dute: "alaia, irudimentsua eta izaera guztiak aintzat hartuko dituena". Nahi duten guztiek hartu dezakete parte, eta horretarako epea bihar zabalduko dute. Otsailaren 19ra bitartean, info@zubiaurreigerielkartea.eus helbidera bidali edo Elkarguneko harreran egongo den kutxan sartu daitezke lanak. Saridunak Milar Larramendi saltokiak eskainitako opari bat jasoko du, eta parte hartzaile guztien artean Izpi Optikak emandako opari bat zozkatuko dute.
Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide