Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Azkoitiko AEK-k eta Udalak antolatuta, mintzalagunen eta AEK-ko ikasleen artean ardo dastaketa egingo dute ostegunean. Antolatzaileen esanetan, euskaraz ikasten ari dena praktikan jartzeko, gai berriak jorratzeko eta "arratsalde atsegina" pasatzeko aukera emango du osteguneko saioak. Mikel Salbadorren eskutik egingo dute dastaketa, eta 17:30ean hasiko da, Elkargunean.
Bertan parte hartzeko, aurrez 943-15 10 89 edo 943-85 71 75 telefonoetara deitu daiteke.