Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Maiatzaren 7an herri galdeketa egiteko beharrezkoa diren sinadurak baino gehiago lortu ditu taldeak. Halere, bilketarekin jarraituko dute otsailaren bukaerara bitartean.
Maiatzaren 7an Azkoitian egingo den herri galdeketa antolatzeko lanetan murgilduta dabil Urrats taldea, eta dagoeneko lortu du lehen helburua: bildu ditu herri galdeketa egin ahal izateko beharrezkoak diren 1.200 sinadurak. Kopuru hori aise pasatu dute azkoitiarrek; izan ere, 1.600 herritarrek agertu dute herri galdeketa egiteko borondatea.
Bi hilabete inguru aritu dira Urratsekoak sinadurak biltzen, eta otsailaren bukaerara arte jarraituko dutela jakinarazi dute. "Garbi daukagu: zenbat eta sinadura gehiago izan, orduan eta zilegitasun handiagoa izango du galdeketak".
Urola Kostako beste hainbat herritan bezala, Azkoitian ere maitzaren 7an egingo dute galdeketa. Herritarrek honako galdera honi erantzun beharko diete: 'Nahi al duzu izan euskal estatu burujabe bateko herritar?'. Azkoitian erroldatuta dauden 16 urtetik gorako herritar orok izango du boza emateko aukera-