'Azkoitia Lagunkoia' egitasmoa garatzeko bilera, urtarrilaren 25ean

Urola Kostako Hitza 2017ko urtarrilaren 19a

Azkoitiko Udalak Azkoitia Lagunkoia programa abiatu du, adineko pertsonentzat "herri lagunkoi" bat sortzeko eta "zahartze aktiboa" sustatzeko asmoz. Horretarako, adierazi du pertsona "aktiboen" parte hartzea beharrezkoa dutela, eta egun, proiektuaren inguruan talde bat sortzen ari dira herrian. Orain arte egindako bidea jarraitzeko asmoz, beste bilera bat antolatu dute hilaren 25erako. Elkargunean bilduko dira, 18:00etan, eta herritar guztiak gonbidatu dituzte parte hartu dezaten. Eusko Jaurlaritzak abiatu du Euskadi Lagunkoia programa, Osasunaren Mundu Erakundearen egitasmo batean oinarrituta. Azkoitian ez ezik, herri desberdinetan ari dira aurrera eramaten proiektua.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide