Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak adierazi duenez, Azkoitia eta Elgoibar lortzen dituen Azkarate mendatean eta Azkoitia eta Bergara arteko Elosua mendatean elurra egin du azken orduetan, eta horregatik kontuz gidatu dezaten gomendatu die herritarrei. Dena den, oraingoz ez da behar katerik edo neguko gurpilik.
Bestetik, Urrakiko mendatean arazorik gabe joan dezakete ibilgailuek.
Mendateen eta trafikoaren egoera honako webgunean ikus daiteke:
www.trafikoa.net.