Passepartout taldeak kontzertua eskainiko du etzi Matadeixen

Urola Kostako Hitza 2017ko urtarrilaren 11

Kontzertua iragartzeko egin duten kartela. (Passepartout) Azkoitiko Passepartout musika taldeak kontzertua eskainiko du etzi Matadeixen. 23:00etan hasiko da emanaldia. Taldeak lehen zuzenekoa abenduaren 6an eskaini zuen Durangoko Azokan. Diskorik ez dute kaleratu, baina abesti guztiak Interneten jarri dituzte entzungai, eta doan deskarga daitezke passepartout.bandcamp.com helbidean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide