(Maxixatzen.eus)
Alberto Juaristik (Azkoitia, 1949) 50 urte egin ditu Azkoitiko erregeen desfilean Herodes pertsonaia antzezten.
Nolatan hasi zinen Herodes pertsonaia antzezten?
Ni eta nire lagun batzuk duela 50 urte Herodesi laguntzera joan ginen. Orduan,
Pio Aiña zen Herodes. Erregeak Santa Klaratik plazara iristear zirela esan ziguten, baina artean
Pio Aiña etorri gabe zegoen plazara. Denok urduri jarri ginen, eta han zeudenek hau esan zuten: "Jantzi ditzala norbaitek Herodesen arropak". Eta denek niri begiratu zidaten. Izan ere, pilotan ibiltzen nintzen, eta jende aurrean ohituta nengoela uste zuten.
Inoiz egin gabeko lanetan, nola asmatu zenuen ustekabean?
Pio Aiña azkenean iritsi zen, orduan Herodesen etxea zen plazako kioskora. Poste baten atzean jarri zen, eta disimuluan zer egin behar nuen esaten zidan. Bukatu zenean, “oso ondo egin duk
primo, hurrengoan ere heuk egin”, esan zidan. Eta ordutik urtero egin dut Herodesen papera.
Urtero fin-fin?
Bai. Behin esku pilotan final batera ere iritsi nintzen. Errege egunean zen izatekoa finala, eta nik Herodesena egin behar nuelako, ezezkoa eman nuen. Ordezko bat jarri zuten pilotako finala jokatzeko.
Jarraitu elkarrizketa irakurtzen
Maxixatzen.eus atarian.