Azkoitiko parrokian salgai dago Jose Antonio Pagolaren azken liburua

Urola Kostako Hitza 2016ko abenduaren 22a

Jose Antonio Pagolaren Jesusen Berri Ona. San Mateori entzunez euskarazko liburua Azkoitiko parrokiko sakristian jarri dute eskuragarri. Ebangelioaren inguruan hainbat hausnarketa egin ditu Pagolak, eta hain zuzen, gogoeta horiek datorren urteko igandeetan irakurriko dituzte. Hamar eurotan eros daiteke liburua. Horrez gain, Azkoitiko parrokiak hainbat ohar plazaratu ditu datozen egunetarako. Igandean, Eguberri Egunean, 12:00etan egingo dute meza nagusia. Familia meza ere orduan egingo dute, gurasoek eta umeek parte hartu dezaten. Egun horretan, ordea, auzoetan ez da mezarik izango.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide