Txerloian txapelketaren finala jokatu zutenak (Txerloia Tenis Kluba).
Atzo, larunbata, goizean jokatu ziren Azkoitiko Txerloia Tenis Klubak antolatutako Udazkeneko Tenis Txapelketako finalak. Final nagusia Inko Mujika legorretarrak irabazi zuen (7/5-7/6) Agustin Quintana azkoitiarraren kontra.
Kontsolazioko finalean Eneko Etxaniz azkoitiarraren kontra Sergio Urriza mutrikuarra izan zen nagusi, 6/2-6/0.