Igandean bukatu zen Azkoitiko San Andres idi dema saria. Lau saio jokatu dituzte, guztira: azaroaren 30ean eta abenduaren 2an, 3an eta 5ean. Saio horietako guztietako puntuak batuta, Mungiako Goieta izan da irabazlea, eta Muruetako Kamiñoko jatetxeak egin du bigarrena. Hirugarren, berriz, Bilellako Lopategik egin du. Igandean erabaki zen sailkapena, azken proba jokatuta, eta jende ugari izan zen Gurea pilotalekuan.
Honako argazki honetan ikus daitezke proba guztietako puntuazioak eta sailkapen orokorra: