Bukaeraren ostean datorrena

Urola Kostako Hitza 2016ko azaroaren 30a

Bere aurreko diskoaren giro eta unibertso poetikoan oinarritutako sei kanta batu ditu Anari taldeak 'Epilogo bat' diskoan. Musikariak dio alboan izan dituen entzuleentzako "opari bat" dela lana.

Udako azken kontzertua egin, eta zalantza egin zuen Anari Alberdi musikariak (Azkoitia, Gipuzkoa, 1970): gustura zebilen Zure aurrekari penalak diskoko unibertso eta giroarekin, eta bueltaka zerabilen disko hartarako grabatu baina bukaeran diskotik kanpo gelditu zen kanta bat ere. Eta hor sortu zitzaion dilema; hari horri segitu ala ez segitu zen kontua. Azkenean, tiraka jarraitzea erabaki, abuztuan kantak osatzen hasi, irailean taldearekin Andoaingo Garate estudiora sartu, eta sei kantako diskoa kaleratu du orain. Aurreko diskoaren hiztegi bera darabilte abestiek, eta aurreko diskoaren giro parekotsua dute; horregatik izenburua: Epilogo bat (Bidehuts). Batuketa moduko bat da proposamena, Anarik berak azaldu duenez: "Lagun batek esan zidan oso disko motza zela, eta nik esan nion ez zela disko motza; denera, 15 abestiko obra oso bat bezala kontatzen du". Jarraitu erreportajea irakurtzen, Berria.eus-en.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide